NUEVO DISCO 

HARIAK

Unmute

TikTara

TikTara hego haizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin.

Ez dago musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duen mugarik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia bateria eta perkusioarekin, Amaia Ureta, Danel Sanchez eta Eusebio Soria pianoa, tiplea, kitarra eta baxu elektrikoarekin, Mixel Ducau saxo tenore eta sopranoarekin, Mikel Alberdi eta Josu “Tete” tronpeta eta tronboiarekin, eta Harkaitz Bastarrika ahotsarekin.

 

HARIAK

Sorrera diskaren ostean, Zarauzko TikTarak hariari segi dio. Zapore eta kolore adina hariri. Ez du etenik musika taldeak, eta sortzen duten lurralde anitzean ez dago maparik. Zuk egin behar duzu kartografo lana. Adi entzun perkusioaren hots bakoitza, haizeen ozena eta tiplearen zorrotza. Zeuk marraztu behar duzu ezleku horretako mapa. Edo bestela utzi galtzen eta abestu pianoaren doinuan, ahotsekin batera, eta aldaken dardarak eraman zaitzala beti aldatzen doazen koordenadetatik. Irla honetan altxorrek zu topatuko baitzaituzte.

‘Hariak’ lan berrian, ondoko kolaboratzaileekin lan egiteko zortea izan dute: Joseba Gallego (bongoa eta tinbala), Xabier Zeberio (biolina eta biola), Jose Urrejola (zeharkako xirula), Xabier Solano (trikitixa), Ruben Mesquida (kitarra elektrikoa), Charly Lopez (pandeiroa eta kuika), Mikel Maniega (tronpeta eta fliskornoa) eta Mikel Antza, Julen Zulaika eta Imanol Epelde (hitzak).

Askatu mataza! Gora Gerri Askeak!


Hemen duzue ‘Hariak’ diskarekin gozatzeko aukera

Nondik gatoz…

Sorrera diska, taldearen jaiotza izan da. Gure lokalean grabatu genuen eta auto-ekoiztua izan bazen ere, harrera bikaina izan du Euskal Herrian eta baita beste herrialde batzuetan ere; Kolonbia, Uruguai,Txile, Estatu Batuak, Suitza. Gure hizkuntzak mundura irekitzeko mugarik ez zuela konturatu ginen eta herrialde eta kultura desberdinek gustoz hartzen dutela gainera.
3 urtetan eszenatoki desberdinetan kontzertuak ematen egon ondoren, Hariak izeneko bigarren diska grabatzeari ekin diogu.

TikTarari buruzko iritziak

  • …“TikTara es el nuevo descubrimiento. Empece a escuchar el álbum sin ninguna información, el ritmo es increíble, los arreglos son de carácter y explosivos y lo mejor, perfecto para el bailador de rigor, lo único que no entendía eran los textos. Han escuchado alguna vez Euskera…” // Gehiago

    Solar Latin Club
    • …“En Euskera, la SALSA sigue llamándose SALSA, y en el fantástico trabajo de la banda TIKTARA el permeable golpe de la clave sigue recordándonos el caribe a pesar del inentendible idioma del país vasco. Una excelente fusión en este álbum del año 2013 de los ritmos latinos con tradiciones lejanas al sabor afrolatino…” // Gehiago

      Acá Libre
      • …“Tiktara es una banda de son cubano y salsa cantado en euskera. La mayoría de sus nueve componentes son de Zarautz. (…) Compusieron melodías y pidieron letras a escritores. Comprobaron que cuadraba y, con el tiempo, grabaron en su local de ensayo su primer disco con el título de Sorrera”…// Gehiago

        Roge Blasco
        • …“Ein Song der uns in den letzten Monaten begleitet hat und immer wieder den Weg auf den virtuellen Plattenteller fand war “Entzun” von TikTara.
          Ein Album voller Überraschungen, Wendungen und Rhythmen…”// Gehiago

          Daniel Niedermann

        TIKTARA-EVOLUCION 2

        Argazkiak

        Kontaktua

        Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, orri honen bitartez egin dezakezu. Gure email-era edo gure webgunean aurkituko dituzun edozein sare sozialetan idatziz ere gurekin harremanetan jarri zaitezke. Mila esker idazteagaitik!

        tiktara@gmail.com

        687 734 406 – 695 348 025

         

        Izena*

        E-maila*

        Gaia

        Mezua

         

        Uso de cookies

        Este sitio web utiliza cookies para que puedas tener la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de nuestra política de cookies, haz click para mayor información.

        ACEPTAR