donostia-dantzan-tiktararekin-2-01

Donostia Dantzan TikTararen proiektu berria da: musika eta dantzaren bat-egitea, hizkuntza unibertsalen arteko elkarrizketa, elkartzen gaituenaren ospakizuna.

TikTara musika taldearen abestiek dantzagarri izatea dute amankomunean eta aniztasun hau dantzaren esparrura eramatea dugu helburu. Zer pentsatuko zenuke dantzari klasiko batek “seguiriya” flamenko batzuen gainean dantza egingo balu? Eta euskal dantza musika latindarraren gainean dantzatuko balitz? Emaitza harrigarria da, estilo guztiak hurbildu eta elkar ulertzen dute.

Hori lortzeko, TikTararen abestien koreografia ezberdinak prestatu ditugu eta abenduak 18an Donostiako kaleetan zehar dantzatzeko aukera izango duzu. Estilo ezberdineko dantzek kolore guztietako abestietan duten eragina zuk zeuk sentitu ahalko duzu. Zatoz gurekin dantzara!

Donostia Dantzan

 

Musika eta dantza konpartsa handi batek Donostiako kaleak zeharkatuko ditu geldialdi desberdinak eginez. Horietako bakoitzean TikTarak abesti bat joko du eta aldez aurretik prestatu eta sare sozialen bitartez hedatutako koreografia bana gauzatuko da. Azken geldialdian parte-hartzaile bakoitzak nahi duen estiloan dantzatu ahalko du.

Geldiuneen artean, TikTarak jotzen jarraituko du, dantza egiteari utz ez diezaiozun!

Ikus eta ikas itzazu gure koreografiak!

 

 KLASIKOA


SALTSA


 ORIENTALA


FUNKY


 

 


 

Edozein delarik zure estiloa, jarraitu erritmoari eta gozatu gurekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que puedas tener la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de nuestra política de cookies, haz click para mayor información.

ACEPTAR