TikTara hego haizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin.

Ez dago musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duen mugarik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia bateria eta perkusioarekin, Amaia Ureta, Danel Sanchez eta Eusebio Soria pianoa, tiplea, kitarra eta baxu elektrikoarekin, Mixel Ducau saxo tenore eta sopranoarekin, Mikel Alberdi eta Josu “Tete” tronpeta eta tronboiarekin, eta Harkaitz Bastarrika ahotsarekin.

 

HARIAK

Sorrera diskaren ostean, Zarauzko TikTarak hariari segi dio. Zapore eta kolore adina hariri. Ez du etenik musika taldeak, eta sortzen duten lurralde anitzean ez dago maparik. Zuk egin behar duzu kartografo lana. Adi entzun perkusioaren hots bakoitza, haizeen ozena eta tiplearen zorrotza. Zeuk marraztu behar duzu ezleku horretako mapa. Edo bestela utzi galtzen eta abestu pianoaren doinuan, ahotsekin batera, eta aldaken dardarak eraman zaitzala beti aldatzen doazen koordenadetatik. Irla honetan altxorrek zu topatuko baitzaituzte.

‘Hariak’ lan berrian, ondoko kolaboratzaileekin lan egiteko zortea izan dute: Joseba Gallego (bongoa eta tinbala), Xabier Zeberio (biolina eta biola), Jose Urrejola (zeharkako xirula), Xabier Solano (trikitixa), Ruben Mesquida (kitarra elektrikoa), Charly Lopez (pandeiroa eta kuika), Mikel Maniega (tronpeta eta fliskornoa) eta Mikel Antza, Julen Zulaika eta Imanol Epelde (hitzak).

Askatu mataza! Gora Gerri Askeak!


Hemen duzue ‘Hariak’ diskarekin gozatzeko aukera

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que puedas tener la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de nuestra política de cookies, haz click para mayor información.

ACEPTAR